Atzo Ugaldetxon jarri zuten festa giroa, eta gaur botako da San Antonio jaiei hasiera ofiziala emango dien suziria, 20:00etan. Baina 15:00etan Txirrita eskolako ikasleek jarriko dute giroa, Txirrita bera gogoan. Ondoren, puzgarriak izango dira. Gauean, berriz, herri afaria.