Herriko jaien garaia hemen da, baita Astigarragan ere; horregatik, Santio jaiak prestatzeko garaia heldu da, eta antolaketarekin hasteko, bozketa bat antolatu dute. Aurreko asteazkenean hasita, eta datorren asteartera arte, ekainaren 7ra arte, Santio jaien egitaraua bozkatzeko aukera izango dute herritarrek. Horretarako, aurkeztutako proposamenak ikusgai egongo dira kultur etxean.
Jai Batzordea, asteazkenean
Bozketa bukatuta, Jai Batzordeak bilera irekia egingo du datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, udaletxean.