Aurreko igandean jokatu zen Astigarragan Eternal Running lasterketa ezaguna. 12 kilometroko lasterketa egin zuten parte-hartzaileek, gainera, tartean, 80 oztopo pasa behar izan zituzten.
Denera 1631 korrikalarik lortu zuten 12 kilometroko ibilbidea bukatu eta helmugatik pasatzea. Alex de Leon (01:01:05) izan zen irabazlea; bigarren iritsi zen Ismael Mateo hernaniarra; eta hirugarren, Xabier Intxauspe. Emakumeen kategorian: Verónica Domínguez izan zen aurrenekoa (01:13:41); Ana Rodríguez, bigarrena; eta Olatz Zabala iritsi zen hirugarren.