Lan-poltsa zabalik, hezitzaileentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko mai. 28a, 02:00

Astigarragako Herri Esko­la­ko Guraso Elkarteak deialdia ireki du, 2016-2017ko ikasturterako eskolaz kanpoko hezi­tzaileen lan-poltsa osatzeko.
Eskabideak eta curriculumak aurkezteko epea ekainaren 10era arte egongo da zabalik, gurasoelkar­tea@as­ti­es­kola.eus helbide elektronikoan.

Jarduera zehatzetarako hezitzaile bila
Eskolaz kanpoko sei jardueratarako hezitzaileen lan-poltsa osatzea da asmoa, «sor litezkeen beharretarako».
Ekintzak dira: eskola kirola, judoa, dantza, sormen tailerra, antzerkia eta argazkilaritza.

Eskabideak, ekainaren 10era arte
Lan-poltsan sartzeko, eskabidea eta curriculuma, euskeraz idatzia, bidali behar dira, eta emailaren gaian, ‘lan poltsa’ eta aukeratutako ekintza aipatu behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!