Jose Ramon Zubiri udaleko langileari, agurra

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 18a, 02:00

Maiatzaren bukaeran hartu zuen erretiroa Jose Ramon Zubirik, eta hori ospatzeko, hamaiketako ederra egin zuten duela bi aste. Berarekin izan ziren udaleko lankide eta udalkideak, baita lankide eta udalkide ohiak ere. Hamasei urte eman ditu Zubirik Udalarentzat lanean, aguazilaren laguntzaile moduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!