Lekeition izango da ‘Maialen’, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

Lekeition izango dute hurrengo estropada Maialen ontziko arraunlariek. Bihar izango da goizeko 11:30etan, eta bost traineru lehiatuko dira, emakumezkoen kategorian. Herna­ni­ko neskak aterako dira lehenengoak, eta ondoren, minutuko tartearekin, Hondarribia, Arraun Lagunak, Hibaika eta Getaria-Zarautz. 

Mutrikun, bosgarren
Mutrikun izan ziren aurreko larunbatean Hernaniko neskak, eta bosgarren postuan geratu ziren, Arra­un Lagunak eta Hondarribiaren aurretik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!