San Joan jaiak ate joka daude, eta hori iragartzeko ohiko ekintzak hastera doaz. Horietako bat da datorren larunbatean egingo den Azeri Bila herri lasterketa. Arratsaldeko 18:30etan hasiko da lasterketa nagusia, eta aurretik, haurren probak izango dira.
Helduen izenematea, internet bidez
Lasterketa nagusia da probaren ardatza: urtero bezala, 4,5 kilometroko ibilbideari bi buelta eman beharko dizkiote partehartzaileek. Lau kategoriatan egingo dute korrika parte-hartzaileek, eta horretarako, izena emateko aukera dute www.kirolprobak.com web orrian, 9 edo 11 euroren truke. Ekainaren 17ra arte egongo da epea irekita, baina egunean bertan ere salduko dira dortsalak, 16 euroan.
Dortsala jasotzera, haurrek
Bestalde, arratsaldeko 17:30etan hasiko dira haurrentzako probak. Eta bertan parte hartu nahi duten haur eta gazteek, haur hezkuntzakoek izan ezik, dortsala aurretik hartu beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Horretarako, CD Hernanik antletismoko pistan duen lokaletik pasa beharko dira astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara. Egunean bertan ere hartzeko aukera izango da, baina antolatzaileek eskertuko lukete aurretik jasotzea.