Dirulaguntza deialdia, emakumeen parte hartzea sustatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

Astigarragako esparru guzti­etan emakumeen partehar­tze­a sustatzeko, dirulaguntza de­ial­­dia egin du Udalak. Helburua da, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, eta irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko, juridiko, elkar­te eta erakundeek jaso dezakete, programa, proiektu eta jarduerak aurrera eramateko.

Eskaerak, udaletxean
Eskaerak aurkezteko, Udalak pre­statutako eredu ofiziala bete behar da, eta udaletxean aurkeztu. Horretarako, hilabeteko epea zabaldu dute, uztailaren 8ra arte.
Berdintasun Sailetik, 4.000 euroko partida bideratu da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!