Marrazketa eta pintura tailerrak antolatu ditu Astigartek, haurrentzat, ekainaren 27tik uztailaren 22ra kultur etxean. Astebeteko moduloak izango dira: 5-8 urteko haurrentzat, 10:00etatik 11:30etara; eta 9-12 urtekoentzat, 11:30etatik 13:00etara. Kultur etxean eman behar da izena, eta 20 euro dira moduloa; modulo gehiago egitekotan, edo senide bat baino gehiago apuntatuta, deskontua egingo dute. Informazio gehiagorako: astigarteastigarraga@gmail.com.