Abesbatzaren 10 urteak ospatu zituen Umore Onak

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

Hamar urte bete ditu aurten Umore Ona abesbatzak, eta hori ospatzeko, hainbat ekin­tza eginen dituzte urtean zehar. Horietako bat igandean izan zuten. Emanaldi berezia eskaini zuten Elizan, gaur egungo korukideek, eta 10 urte hauetan izan direnek. On­doren, kantupoteoa egin zuten herrian barrena, eta hori bu­katuta, denek batera bazkaldu zuten. Baita kantuan jarraitu ere, zuten bazkalostean! Koru­kideez gain, bertan izan ziren Imanol Kamio, Eneko Amun­darain eta Igaratza Apezetxea zuzendariak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!