Ohitura polita berreskuratu dute goizuetarrek; izan ere, Hernaniko Olasagasti pentsu eta landare dendari esker, landare azoka izanen da asteartero, urrira arte. Goizeko 07:00etan irekiko dute postua, eta 10:00ak aldera arte egonen dira Goizuetako plazan.
«Hutsune haundia beteko du herrian»
Pozteko berria izan da herrian, eta zenbait goizuetarren hitzetan, «hutsune haundia beteko du; gaixotasuna dela eta, aurreko urteetan etortzen zena ez baita azaldu aurten».