Janari-bilketa, Nafarroako Elikagai Bankurako

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

Nafarroako Elikagaien Bankua elikatzeko, janari-bilketa egin dute azken asteotan, Goizueta eta Aranon. Eskolan eta dendetan utzi dituzte jakiak goizuetarrek, eta aranoarrek Kontsejun. «Nahikoa janari» bildu dela esan dute antolatzaileek. Gainera, jakinarazi dute Goizuetan dendetan bildu dela gehien, eta Aranon «ez zen beste aurreko bietan adina bildu», baina bildutakoarekin «gustura egoteko moduan» daudela diote. Antola­tzaileek eskerrak eman nahi dizkiete beraien «hondar alea» jarri dutenei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!