Dirulaguntzak, kirolen arloan

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

Zabaldu du Udalak epea, kirol arloko dirulaguntzak eskatzeko, 2016 urterako. Hel­burua da, Astigarragan kirol arloan garatuko diren interes orokorreko jarduerak diruz laguntzea.
Hiru lerro desberdindu ditu, dirulaguntza deialdiaren barruan: kirol ekintza puntualetarako, 19.000 euro izango dira; Astigarragako ki­rolarientzako, 1.000 euro; eta kirol programetarako, 2.000 euro.

Eskaerak erregistroan, ekainaren 28ra arte
Interesatuek, ekainaren 28ra arte daukate epea, eskaerak aurkezteko. Udaletxeko erregistroan egin behar da.
Ekintza puntualen kasu­an, Astigarragan antolatzen diren ekin­tzak izan behar dira ezinbestean. Dirula­gun­tza jaso dezaketen kirolariek ere, astigartarrak behar dute izan, eta bakarkako kirol batean aritu behar dute. Eta kirol programa, proiektu edo kanpainen kasuan, Astiga­rra­gako elkarteek eska dezakete dirulaguntza.
Kirolak, Gardentasuna eta Parte Hartze batzorde informatzaileak ebatziko ditu ja­so­tako eskaerak, eta bi zatitan ordainduko da dirulaguntza: %70a dirulaguntza eman dela jakinaraztean; eta beste %30a, gastuen justifikazioa aurkeztean, 2017ko urtarrilaren 31 baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!