Aniztasun Egunean eta Herri Eskolan, oinarrizko material bilketa egin zuen Astigarragako guraso talde batek, Greziako Chios uhartean dauden errefuxiatu siriarrentzako. Eta eskerrak eman nahi izan dizkiete, produktuak eman dituzten guztiei.
Guztira, 721,79 euro bildu dituzte, kamixetak, txapak... salduz eta itxulapikoen bitartez. Eta bestetik, jasotako produktuekin 18 kaja haundi bete dituzte: 10 kaja lekale, arroza eta pastarekin; eta 8 pardelekin, esne hautsarekin eta garbiketa produktuekin.
Jasotakoa, Zaporeak elkarteari eman diote, bertara eramateko. Guraso taldeak eskerrak eman nahi dizkie, parte hartu duten guztiei. Eta aurreratu du, antzeko ekimen gehiago ere antolatuko dituztela, egoera hobetzeko.