Abesti sexista bati, argazkia

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

Argazki lehiaketa antolatu du Astigarragako Udalak: Atera argazki bat abesti sexista bati! Helburua da, abesti sexista baten esaldia edo leloa oinarri hartuta, argazki batean islatzea letra horren esanahia. Uztailaren 6ra arte dago epea argazkiak aurkezteko, eta irabazleak herriko dendetan gastatzeko 150 euro jasoko ditu, helduen mailan; eta 120 euro, 8-17 urte bitartekoen mailan. Lehiaketari buruz, tailerra emango dute Gaztelekuan, datorren ostiralean, 18:00etatik 19:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!