Lau elementuen erretiroa, uztailean

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

Beste behin, Lau elementuen erretiroa antolatu du Julen Apezetxea goizuetarrak uztailerako. Goizuetako mendietan izanen da, uztailaren 9 eta 10eko asteburuan, eta 10 pertsonentzako pentsatutako erretiroa da; izan ere, talde txikitan lan egin nahi dute. Bertan, ondorengoak landuko dira: Soinu Sakratua, Leku Sakratuak, Naturaren zaindariak, elementuen arimak... Informazio gehiagorako edota izena eman nahi duenaren­tzat: 675 712 102 edo julenapezetxea@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!