Erabateko arrakasta, Iskibi BTT zeharkaldiak

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

BTT Zeharkaldiaren zazpigarren edizioa antolatu zuen aurreko igandean, Goizuetako Iskibi Kan­pi­nak, eta «arrakasta­tsua» izan zela diote antolatzaileek.
215 partehartzaile izan zituen aurtengo edi­zio­ak, «orain arteko par­tai­detza haundiena». Ho­rien artean, jatorri des­berdinetako jendea zegoen: Oarso­al­dea, Bu­run­tzaldea eta Do­nos­­tia­tik hurbildu ziren bertara; baina baita Biz­kaia eta Nafarroako txi­rrindula­riak ere.

Aurreneko goizuetarrak
Luzera desberdineko bi ibilbide antolatu zituzten: motza, 30 kilometrokoa, eta luzea, 43koa.
Helmugara iristen lehe­na, lauko talde bat izan zen, eta horien artean zeuden Axier Otaño urnietarra eta Arkaitz Iza oiartzuarra.
Goizuetarren artean, Oihan Zu­garramurdi izan zen lehena ibilbide mo­tzean, eta Martin Etxe­be­rria luzean.

Eskerrak, Goizuetari
«Dena primeran» atera zela jakinarazi dute. Ho­rregatik, antolatzaileek es­kertu nahi diote «eto­rri­­tako jende guztia, baina bereziki Goizue­tako he­­rri­ari; igandean berriz ere erakutsi baitzuten zer den bolondres gisa lana egitea; Goizue­tako jendea gabe ezin izango genukeelako gure zeharkaldia aurrera atera».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!