Udalak argazki lehiaketa antolatu du: Atera argazki bat abesti sexista bati! Partehartzaileek abesti sexista bat hartu, eta argazki batean isladatu behar dute letra horren esanahia. Argazkiak uztailaren 6ra arte entregatu daitezke eta bi sari izango dira herriko dendetan gastatzeko: helduentzat 150 euro eta 8-17 urte bitartekoentzat 120 euro. Ostiralean tailerra emango dute Gaztelekuan, 18:00-19:00 ordutegian.