UTS Komunikazioa taldeak egingo du, jaietako programa

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

Aukeratu dute herritarrek, no­lako itxura izan behar duen Santio jaietako egitarauak: UTS Komunikazioa taldearen proposamena izan da bozkatuena, aurkeztu ziren lau programa posibleen artean.
Kultur etxean egon ziren ikusgai laurak, eta bertan izan dute bozkatzeko aukera herritarrek, asteartera bitarte. Kon­ta­keta, berriz, hurrengo egunean egin zuten, Jai Batzor­de­aren bileran.
Guztira, 119 lagunek eman zuten botoa, eta horietatik, 61 boto jaso zituen UTSrenak, eta aldearekin irabazi zuen: beste hirurek, 26, 16 eta 16 boto jaso zituzten.
UTSren proposamena, eta Santiotako egitaraua izango dena, taldearen Facebookeko orrialdean dago ikus­gai

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!