Masa termikoko estufak, hizpide

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 11a, 02:00

Ikastaro berritzailean parte hartzeko aukera izango dute ereñotzuarrek abuztuan.  Jor­di Puigtió kataluniarrak es­kaini­ko du, masa termikoko berogailuei edo estufa organikoei buruz. Abuztuaren 9tik 14ra izango da hori, baina aurretik izena eman behar da: lasalena@gmail.com edo 606 503 997. Prezioa: 300 euro.

Ikastaro praktikoa
Ikastaro honetan, berogailuaren diseinutik hasi, muntaiko urrats guztietatik igaro eta berogailua erabat bukatu bi­tartean, Jordi Puigtiók iner­tziazko berogailu bat eraiki­tzeko behar diren ezagutzak eskainiko ditu.
Praktika moduan, Ereño­tzun bioeraikuntza irizpideekin eraikitzen ari diren etxebizitza batean, Igor Kuznestov errusiarrak asmatutako kanpai bikoitzeko berogailua jarriko dute.

Profesionalentzat eskainia
Kurtsoa irekia da, baina gaia konplexua denez, profesional, autoeraikitzaile eta berogailuen maitaleei zuzenduta dago, batez ere. 

Jordi Puigtió, aditua
Jordi Puigtiók eskainiko du ikastaroa; azken urteetan be­ro­kuntza sistema honen za­bal­kuntzan aktiboki eta pasio haundiz aritu den pertsona da bera. Eta 2009tik inertziazko berogailuen eraikuntzan da­bil, profesionalki. www.estufesorganiques.com web orrian  bere lanen berria izan dezake, edornork. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!