Mugikortasuna eta estalpeak, kezka nagusi

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 10a, 02:00

Iazko proposamenak baino bost bat aldiz gehiago egin dituzte aurten herritarrek Hernani Erabaki parte-hartze prozesuaren barruan; guztira, 666. Horietatik, gehienak (197) mugikortasunarekin lotuak, eta espazio publiko, parke eta plazekin (97); ingurume­na­rekin (65); kirolarekin (63); hondakinekin (54); eta herri lan eta garbiketekin (49).
Orain, bigarren fasea hasi da; irailaren 11ra arte, udal teknikari eta ordezkari po­li­ti­ko­ek guztiak aztertuko di­tuz­te. Orduan azalduko dute zer­gatik baztertu dituzten batzuk, eta zein den onartu direnen aurrekontua eta beharrak, ondoren, batzuk lehenetsi, eta azkenik, bozketa egiteko.

Proposamen nabarmenenak
Egindako proposamenen arte­an, kopuruagatik nabarmen­du egin dira batzuk.
Esaterako, hondakinei dagokienez, txakur kakak kontrolatzeko hainbat neurri proposatu dira. Herri lanei dagokienez, berriz, hainbat kaletako garbiketa hobetzea. Ingurumenarekin lotuta, bes­teak beste, soinu kutsadu­ra­ren aurkako neurriak, ber­de­gu­ne gehiago jartzea edo Uru­mearako pla­na. Mugikor­tasu­na eta espazio publikoarekin lotu­ta, berriz, trafiko erregula­zioak, errepide konponketak, parke eta plazak estaltzea...
Proposamen gehiago ere egin dira. Dokumentazioa ikusteko: beheko loturan.

Informazio osoa, webgunean
Proposamenak egiteko hain­bat bide izan dira, baina bat, be­rria: auzoz auzokako bi­le­rak. Gutira, zortzi egin dira; aktak erabaki.hernani.eus web­gu­ne­an jaso dituzte. Pixkanaka, proposamen guz­ti­en zerrenda ere, jarriko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!