Errugbiko hirugarren denbora, lau egunez

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 10a, 02:00

Denboraldia bukatuta, partiduen ondorengo hirugarren denbora luze bati egin nahi dio tartea Errugbi Elkarteak, garagardo azokarekin. Igan­de­ra arte izango da zabalik. Aurten, 13 zerbeza probatu ahal izango dira; bereziki, Tennen’s, eta jateko aukera ere zabala da: ukondoa, sal­tsitxak, oilaskoa, la­koia, en­tsalada errusiarra, alioli sal­tsa, eta karrillerak. Igandean, berriz, paellada egingo da, eta tiketak salgai daude.

CD Hernani, omendua
Irekiera ekitaldia atzo egin zen, eta CD Hernani omendu zu­ten, 75 urte bete izanagatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!