Energia aurreztu eta ingurumena zaintzeko, proposamenak Udalera

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 10a, 02:00

Hainbat proposamen egin zituzten asteazkenean Her­naniko ikastetxeetako ikasleek Pleno aretoan, Alkatearen eta zinego­tzien aurrean, energia jasangarria bultzatzeko.
Ikasturte osoan zehar, Es­kolako Agenda 21 programaren barruan, energia jasangarriaren inguruan lanean aritu dira Elizatxo, Urumea, Inma­kulada eta Langile ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkun­tzako eta Batxilergoko ikasleak. Atera dituzten ondorioen berri eman zuten herenegun.

Eskola eta herria aztertzen
Ikasleek azaldutakoaren arabera, energia jasangarriaren inguruan ikasten eta lanean pasa dute ikasturtea: «gure etxeetan zein energia mota ezberdin erabiltzen ditugun ohartu gara, gure auzoan argiak duen garrantziaz ere bai, kaleko argiteria aztertu dugu, herritarrei ere galdeketa ezberdinak egin dizkiegu...». Horrela, Hernaniko mapa energetikoa aztertu dutela azaldu zuten.
Aztertutako guztia biltzeko, berriz, eskola bakoitzeko or­dez­kariak Biterin bildu ziren maiatzean, eta hainbat ondorio atera zituzten; baita konpromisoak hartu ere.

Konpromisoak eta eskaerak, aurrezteko
Konpromisoen artean, ikasleek azaldu zuten garraio publikoa erabiliko dutela, gelatik ateratzean argia itzaliko dutela, etxe-tresna elektrikoak itzali egingo dituztela stand-by egoeran utzi beharrean... Dagoeneko konposta egiten dutela ere azaldu zuten.
Eta era berean, hainbat eskaera egin zizkieten udal ordezkariei: herriko farolen azterketa eta egokitzapena, eguzki panel edo energia eolikoaren alde egitea, kontzien­tziazio kanpainak egitea...
Ideia guztiengatik eskerrak eman, eta kontuan izango di­tuz­t­ela ziur­tatu zien Alkateak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!