Ekainaren 27tik uztailaren 23ra marrazketa eta pintura tailerrak antolatu ditu Astigartek. Kultur etxean izango dira eta astebeteko moduloak eskainiko dituzte, 5-8 urtekoentzat eta 9-12 urtekoentzat. Izena eman nahi duenak kultur etxera gerturatu behar du. 20 euro balio du modulo bakoitzak.