San Joan eta eskola txapelketa, umeek

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 10a, 02:00

Gaur arratsaldean herriko pelotari gaztetxoen partiduak ikusteko aukera izango da.
Batetik, esku pelota partiduak jokatuko dira, 16:30etan hasita, Kiroldegiko frontoian. Pelota Eskolako Torneokoak izango dira; alebin mailako 47 haur ari dira jokatzen, eta gaurko 6 partiduetatik 4, finalerdiak izango dira.
Bestetik, palan, San Joan Txapelketako finalak jokatuko dira 17:00etan hasita, Tilo­se­tan; infantiletan, Antxe Sa­gas­tiberri-Garazi Urdangarin. Eta alebinetan, atzoko finalerdietako irabazleak.

Trinketean. finalerdiak
Trinketeko Emakumea Pilo­tari txapelketako finalerdiak ere jokatuko dira gaur, 19:00etan Gaskan: San Sebastian-Galdos/ Tejedor-Maiza eta Larralde-Amaia Araiztegi/Gabirondo-Ariane Arrieta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!