Tilos 7 Pasa pala txapelketako finalerdiak jokatuko dira gaur eta bihar, eta finalak ostiralean. Azken hauek, euria eginez gero, kiroldegian.
Gaur hiru, eta bihar beste hiru
Finalerdietako 6 partidu izango dira. Gaur, 18:00etan, Idoia-Alaitz/Urien-Otaegi; 19:00etan, Elejalde-Navarro/Del Horno-Unda; eta 19:45etan, Ramos-Zubimendi/Aroztegi-Aroztegi. Bihar, 18:00etan, Loran-Loran/Goia-Zurutuza; 19:00etan, Irigoien-Mungia/Garzia-Bengoetxea; eta 19:45etan, Magi-Txema/Galdos-Elizasu.