Hernaniar Bikaina saria emango dio gaur Xalaparta elkarteak Errugbi elkarteari; 14:15etan harrera egin eta segidan, bazkaldu egingo dute. Arratsaldeko 17:00etan, berriz atzoko Mus Txapelketako finaleko irabazleei sariak emango dizkiete, eta 17:15etan egingo da ekitaldia Hernaniar Bikaina izendapenarena. Bestalde, Xalaparta txarangaren urteurren afarirako (hilak 24) izenematea irekita dago.