Guztia prest dago Atsegindegin, Hernani Errugbi Elkarteak antolatutako hamahirugarren garagardo azokaren ateak irekitzeko.
Gaurtik igandera egongo da zabalik, eta aurten, garagardoaz eta ohiko jakiekin batera, berrikuntza bat ere izango da: igandean, bazkaritarako, paellada berezia.
Irekiera ekitaldiaren aurretik, ateak zabalik
Iluntzeko 20:00etan egingo da irekiera ekitaldi nagusia, baina aurretik garagardoak dastatzeko aukera izango da. Hain zuzen, arratsaldeko 19:00etan irekiko da barra.
Ekitaldiaren ondoren, afaltzeko aukera izango da, urtero bezala.
Gaur eta bihar afariak; asteburuan, bazkariak ere bai
Azokan afaltzeko aukera jarriko dute gaur eta bihar, baina asteburuan, bazkaltzeko aukera ere izango da. Horrela, egun osoan egongo da azoka zabalik.
Aurten, ordea, berrikuntza bat gehitu diote azokari: paellada berezia bazkaltzeko aukera jarriko dute igandean. Bertan bazkaltzeko, aurretik txartela erosi beharko da, eta gaurtik aurrera izango dira salgai.
Gainontzean, ez dira faltako, ohiko giro ona, garagardo mota aukera zabala, eta txerriki eta oilasko goxo-goxoak.