Egunak dira Ereñotzun San Antonio jaietarako motorrak bertozen hasi direla, eta gaur ere horretan segiko dute. Txupinazoa, berriz, bihar botako dute.
Partiduak, bertsolariak, toka eta erromeria
Arratsaldeko 18:00etan hasita, hiru pelota partidu jokatuko dira; bi eskuz, eta bat palaz. Batetik, eskuz infantiletan, Insausti II-Oiartzabal/Uitzi-Apaolaza; bestetik, eskuz jubeniletan, Salaberria-Arizmendi/Agirre-Insausti; eta azkenik, palan, Lierni Tolosa-Antxe Sagastiberri/Garazi Urdangarin-Intza Etxeberria.
Gero, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa izango da, eta 19:00etatik 20:00etara, Toka Txapelketa. Jarraian, Kupela taldearekin erromeria izango da.
Txirritaren omenez eskolan, txupinazoaren aurretik
Jaiei hasiera ofiziala emateko suziria, berriz, Ur Miako kideek piztuko dute bihar, 20:00etan. Baina aurretik ere, denetik izango da: 15:00etan, Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte bukaerako emanaldia, bertsolariaren urteurrenarekin lotuta; 17:00etan, puzgarriak eta txokolatada frontoian; gero, txokolatada; eta 18:00etan, bola eta toka.
Txupinazoaren ondoren ere, festa: trikitilariak, herri afaria (txartelak Irrintzin), eta Patxuko Nice eta Dj DZ.