Zortzi gai landuko dira gaur, 18:30etan udaletxeko 4garren pisuan, Kultura Batzordearen ez ohiko bileran. Besteak beste, Preludioaren aurrekontua, Biterin ikastaroak emateko lehiaketa publikoa, udan Biteri eta liburutegia irekitzea, edo San Joanetako egitarauaren argibideak.