Eskola kirolean sartu da Hernaniko Arraun Elkartea, eta horrela, Hernaniko ikastetxeetako gaztetxoek arrauna probatu ahal izango dute.
Astelehenean hasi ziren aurreneko saioarekin, eta aste honetan eta datorren astean ere, aukera izango dute gazteek arrauna probatzeko, astelehen, astearte eta ostegunean, 16:00etatik 18:00etara.