Bentajarekin ekingo dio Hernanik Lazkaoren kontrako Herriarteko bueltako partiduari, larunbatean 16:30etan Lazkaon. Izan ere, 19 tanto aurretik jarri ziren hernaniarrak asteburuan, 2 eta 1 irabazita.
Arizmendi eta Zugasti kadeteek 22-9 irabazi zuten; Pagola eta Berasarte jubenilek, 7 eta 22 galdu; eta Arrieta eta Aizpitarte seniorrek, 22 eta 1 irabazi, nabarmen. Horrela, 19 tanto alde izango dituzte hernaniarrek bueltakoan.
Euskal Herriko finalean, Lazkano eta Arizmendi
Bestalde, finalerdian Atxarteko bikoteari 40-18 irabazita, Euskal Herriko trinketeko finalerako sailkatu dira Lazkano eta Arizmendi jubenilak. Larunbatean, 10:30etan Iruran jokatuko dute, Adiskide klub galdakoztarraren kontra.