Xalaparta elkartean ospakizuna da nagusi. Hasteko, ostiral honetan mus txapelketako finala jokatuko da, eta larunbatean, Hernaniar Bikaina saria banatuko da.
Sariak, Errugbi Elkarteari eta museko txapeldunei
Larunbatean eguerdiko 14:15etan jarri dute zita, Hernani Errugbi Elkarteko ordezkariei harrera egiteko. Segidan, Xalaparta Elkartearen XXXIV. urteurrena ospatzeko bazkaria egingo da. Bertan bazkaltzeko izena eman behar da.
Ondoren, 17:00etan, mus txapelketako sariak banatuko dira. Bezperan, ostiralean, gaueko 22:30etan jokatuko da finala; Iwan eta Julen, Koldo eta Olatzen kontra, aurreneko postuetarako, eta Xabi eta Manu, Julio eta Isidroren kontra, 3 eta 4garren postuak jokoan.
Eguneko ospakizunak bukatzeko, 17:15etan emango zaio Hernaniar Bikaina saria Errugbi Elkarteari.
Xalaparta txarangaren urteurrena ospatzeko San Juan eguneko afarirako izenematea ere irekita dago.
Txarangaren omenez, afaria
Bestalde, Xalaparta txarangak 50 urte egiten dituenez, hilaren 24an afaria egingo da. Izenematea hilaren 19an bukatuko da.