649 proposamenak aurkeztuko dira gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 8a, 02:00

Aurreneko fasea bukatuta, bigarrenean sartuko da orain Hernani Erabaki, aurrekontu parte-hartzaileetarako proze­sua: irailaren 11ra bitartean, herritarrek egindako propo­samenak baloratu eta hauen bideragarritasuna aztertuko dute ordezkari politikoek eta udal teknikariek.
Baina aurretik, herritarrek egindako proposamen horiek guztiak ezagutzeko aukera izango da; gaur aurkeztuko dituzte guztiak, arratsaldeko 18:30etan udaletxean.

«Parte-hartzea, inoiz baino biziagoa»
Udalak jakinarazitakoaren ara­bera, herritarrek 649 pro­po­samen egin dituzte «Her­nani hobetzeko». Hain zuzen, «parte-hartzea inoiz baino biziagoa» izan dela azaldu du Udalak. «Parte-hartze kultura zabaltzen ari da hernaniarren artean; zorionak». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!