Ostiralean bukatuko da epea, eskolaz kanpoko hezitzaileen lan poltsara aurkezteko, datorren ikasturterako, Astigarragako Herri Eskolan. Guraso Elkarteak zabaldu du deialdia, ekintza hauetan sortu daitezkeen beharretarako: eskola kirola, judoa, dantza, sormen tailerra, antzerkia eta argazkilaritza. Eskaera orria eta kurrikuluma (euskeraz) bidali behar dira emailez, gaian jarrita lan poltsa eta ekintzaren izena: gurasoelkartea@astieskola.eus. Eskaera orria lortzeko: www.astieskola.eus.