Aukera ederra izan zuten aurreko ostegunean, Herri Eskolako 3 eta 4garren mailetako ikasleek, antzerkiaz gozatzeko. Aitona Andres eta hazi sekretuak antzezlana eskaini zien, eskolan bertan, Iparraldeko Les Trois Chemins konpainiak, euskera hutsean. Permakultura gaiari buruzko istorio polita kontatzen du antzezlanak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du.