EH Bilduk deia, posta bidez bozkatzeko aukera baliatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 8a, 02:00

Ekainaren 26an izango dira Espainiako hauteskundeak, eta «data konplikatuak» dire­la iku­sita, dei egin die Asti­ga­rraga­ko EH Bilduk herritarrei, posta bidezko botoa erabiltze­ko: «ekaina bukaera, jaiak in­guruko herrietan, eta udarako oporraldien hasiera. Horre­ga­tik, dei egiten diegu herrita­rrei, baliatzeko botoa postaz ema­te­ko aukera. Ekainaren 26an independentiston ahotsa Ma­dri­len bermatzeko, eta mu­rriz­­keta sozial, politiko eta ekono­miko guztiei ezetz esateko».

Posta bidez, Correosen ekainaren 16a baino lehen
Botoa posta bidez emateko, Correoseko edozein bulegotara joan behar da, ekainaren 16a baino lehen, eta bertan es­ka­e­ra orria bete. Gero, etxera bidaliko dute dokumentazioa, ekainaren 19a baino lehen, eta hilaren 22a baino lehen aur­keztu beharko da Correosen.
Bozkatzaileak berak joan be­harko du bulegora. Astiga­rra­­gako bulegoaren ordutegia: astelehen-ostiral 08:30-14:30, eta larunbatetan 09:30-13:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!