Bozkatzeko epea bukatuta, gaur egingo du kontaketa Jai Batzordeak, jakiteko zein izan den herritarrek aukeratutakoa, Santio jaietarako egitarau posibleen artean. Horretarako, bilera irekia deitu du.
Udaletxeko batzar aretoan jarri dute zita, arratsaldeko 19:00etan hasita. Herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bilerara azaltzeko.
Atzo arte zeukaten aukera herritarrek, jaietako egitarau gustukoena bozkatzeko. Hainbat proposamen jarri zituzten ikusgai kultur etxean, eta astigartarrek bozkatu dute, zein nahi duten.