16garrenez ospatuko du Norberto Almandoz musika eskolak, ikasturteari bukaera emateko egin ohi duen festa haundia: Musika Eguna. Ostiralean hasiko dute ospakizuna, arratsaldeko 18:00etan, eta larunbat eguerdira arte luzatuko da.
Eta bitarte horretan, noski, eskolako musikari guztiek erakutsiko dute ikasitakoa.
Trikitilariekin kalejira, festari hasiera emanez
Trikitilariak izango dira aurrenekoak, eta kalejiran abiatuko dira, gero tabernetan eskainiko diren kontzertuei bidea egiteko. Ikatza eta Bukoin izango dira, bi txandatan: 19:00etan, Kazkabarra 7 t’erdik, Ttakun, Betak eta Tolare taldeek joko dute; eta 22:00etatik aurrera, Txopedhouers, helduen gitarra taldea, Dobat, Eira eta CDMontre taldeek.
Goiz osoan zehar kontzertu sorta zabala, larunbatean
Larunbatean, berriz, goizetik ekingo diote, txistularien dianaren ondoren, eta eguerdira arte, makina bat kontzertu izango dira. Elizan izango dira aurrenekoak, eta AHIT taldearen kalejirarekin batera, Foru Plazara mugituko dira.
Bertan joko dute musika eskolako pop talde guztiek, 11:30etatik aurrera: Tirrikittiki, Ez dakigu, Pandero-ero, Ilargia, Ken 8, B&W, Gabiltzanian eta Aire-Aire.
Eta Musika Egunari bezala, ikasturteari bukaera emateko, 13:30etan eskainiko dute amaierako emanaldia, AHIT taldeak, Iratzar abesbatzak, Turuta txarangak eta NAME Big Band taldeak.
XVI. MUSIKA EGUNA
OSTIRALA, ekainak 10
18:00, Trikitilarien kalejira.
19:00, Kazkabarra 7 t’erdik, Ttakun, Betak eta Tolare taldeen kontzertuak, Ikatza eta Bukoi tabernetan.
22:00, Txopedhouers, helduen gitarra taldea, Dobat, Eira eta CDMontre taldeak, Ikatza eta Bukoi tabernetan.
LARUNBATA, ekainak 11
09:30, Txistularien diana.
10:00, Musika hezkuntza goiztiarra (0-3 urte), biolin taldea, eta tailerra 1, 2 eta 3 urteko ikasleekin, Elizan.
11:00, AHIT taldearen kalejira, Elizatik Foru Plazara.
11:30, Pop taldeen emanaldia, Foru Plazan: Tirrittiki, Ez dakigu, Pandero-ero, Ilargia, Ken 8, B&W, Gabiltzanian eta Aire-Aire.
13:30, Amaierako emanaldia: AHIT, Iratzar abesbatza, Turuta txaranga eta NAME Big Band.