Basaurin izan dira asteburuan Maider Zugasti, Antxe Sagastiberri eta Garazi Urdangarin hernaniarrak, Euskadiko XXXIII. Eskolarteko Kirol Jokoetan, eta ikaragarrizko maila erakutsi dute.
Lehenago Gipuzkoako Kopa irabazita, Euskadiko Jokoetarako sailkatu ziren, eta bertan ere txapeldunak izan dira, partidu guztiak irabazita; Bizkaiari 25-24 irabazi diote, eta Arabari, 25-8. Bikain aritu dira, eta merezitako saria ekarri dute etxera.