Haur eta helduek tokia, Azeri Bila lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 7a, 02:00

Hernaniko lasterketa herri­koi ezagunenerako bi aste es­kas geratzen dira, eta izene­ma­tea irekita dago.

Haur eta gazteek, dortsalak
Helduen lasterketaren au­rretik, haur eta gazteek izango dute parte hartzeko aukera: 17:30etan, haur hezkun­tza­koek (100m); 17:40etan, lehen hezkuntzako 1 eta 2 maile­ta­koek (300m); 17:50etan, lehen hezkuntzako 3 eta 4 maile­ta­koek (600m); 18:00etan, lehen hez­kuntzako 5 eta 6 maileta­ko­ek (1.200m); eta 18:10etan, DBHko 1 eta 2 mailetakoek (2.400m). Hauetatik, haur hez­kuntzakoek ez, beste guztiek, dor­tsalak jaso behar dituzte aste honetan, atletismo pis­ta­ren ondoan klubak duen loka­lean, 18:30etatik 20:30etara.

Helduek, izenematea irekita
DBHko 3 eta 4 mailetakoek helduekin batera egingo dute lasterketa, ekainaren 18an, 18:30etan. Baina bi buelta egin beharrean, 4.500 metroko ibilbideari buelta bakarra emango diote.
Hauek, helduekin batera, izena eman behar dute: www.kriolprobak.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!