Hamabi bertsolari gaztek hartu dute parte larunbatean Ereñotzun egin den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, eta bertan kantatzeko sailkatuetako bat izan da Hernaniko Bertso Eskolako Beñat Mujika, aurretik Gipuzkoako txapela irabazitakoa.
Larunbatean ere maila bikaina erakutsi zuen, eta azken faserako sei sailkatuetako bat izan zen. Azkenean, ordea, Txaber Altube abadiñotarrak jantzi zuen txapela, eta Mujikak bigarren egin zuen.
Jai giroa, ostegunetik
Asteburuko ekitaldiekin San Antonioetarako giroa jarri da. Txupinazoa, ordea, ostiralean botako da, 20:00etan. Baina ostegunean, dagoeneko, Ugaldetxon izango da festa: pelota partiduak, toka txapelketa eta erromeria. Ostiralean, berriz, Txirritako ikasleak izango dira protagonista.
Ekainak 9, osteguna (Ugaldetxon):
18:00: pelota partiduak, eta Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
19:00-20:00: Toka txapelketa.
Jarraian: Kupela taldearekin erromeria.
Ekainak 10, ostirala:
15:00: Txirrita ikastetxeko ikasleen ikasturte amaierako jaialdia.
17:00-19:00: Puzgarriak eta eskalada haurrentzat frontoian, eta txokolatada.
20:00: Txupinazoa, eta Julen eta Eneritz trikitilarien saioa.
21:00: Herri afaria frontoian (txartelak Irrintzi tabernan salgai).
Jarraian Julen eta Eneritz trikitilariak.
00:00 Denok plazara! Patxuko Nice eta gaua amaitzeko Dj Dz.
Ekainak 11-13:
Festen jarraipena.
Informazio gehiago, behean.