Txerrikumearen desagerpenarekin esnatu ziren atzo Osiñagako bizilagunak. Eskolan zeukaten zozketatzekoa zuten txerrikumea, eta larunbatetik iganderako gauean desagertu egin zen. Nola? Batek daki! Misterioak misterio, azaldu zen txerria bai, eta normaltasun osoz joan zen eguna! Xaprek alaitu zuen giroa egun osoan zehar; eta Peñagarikano eta Telleriak ere izan zuten parterik horretan. Giro ederrean joan zen bazkaria ere: heldu eta ume, 80 lagun elkartu ziren atzo Arriatzuko Eskolan. Omendurik ere izan zen: 25 urte bete dira aurten jaiak egiten direla, eta bidelagun izan dituztenei errekonozimendu txiki bat egin nahi izan zien Auzo Elkarteak. Arratsaldea giza probak markatu zuen. Eta festarako grina asetuta, datorren urtera arte agurtu zituzten. Ereñozuk jaso du orain, Osiñagaren erreleboa!