Garagardoa gogoko duenak lau eguneko plana izango du Atsegindegin, ostegunetik hasita. Izan ere, beste urtebetez, Garagardo Azoka antolatu du errugbi elkarteak. Hamahirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta berezia izango dela aurreratu dute: elkartearen 50garren urteurrena ospatuko dute!
Azokak ostegunean irekiko ditu ateak, arratsaldeko 19:00etan; eta urtero egiten duten aurkezpen ofiziala 20:00etan izango da. Ostegun zein ostiralean garagardoa edateaz gain, azokan afaltzeko aukera ere izango da. Asteburuan berriz, bazkaldu eta afaltzeko aukera izango dute, bertaratzen direnek.