Ttarla dantza taldean matrikulatu nahi duenak ekainaren 14 eta 15ean izango du aukera Biterin, 17:00-18:00 ordutegian. 2011n jaiotakoak dira izena eman dezaketen txikienak. Bestalde, larunbatean pelotalekuan emanaldia egingo dute Ttarlako dantzariek. Aforo txikia denez, sarrerak gurasoek dituzte salgai, 3 euroan.