Hirugarren urteez, 500.000 euro zertan inbertitu erabakiko dute hernaniarrek. Prozesuaren aurreneko fasean, proposamenak egin behar dituzte herritarrek eta gaur da horretarako azken eguna. Horretarako postontziak jarri dituzte udal eraikinetan, institutuan, Goiz Eguzkin... eta www.hernani.eus atarian ere egin daitezke. Bihartik aurrera teknikarien balorazioak hasiko dira.