Urumea Ibarraren Ekintza plana lantzen hasi ziren hainbat erakunde eta herrietako eragile, 2011ko uholdeak eta gero. Helburu nagusia da, Urumean izan ohi diren uholdeak saihestea, eta bide horretan, 18 plan aurreikusi dituzte. Plan horien jarraipena egiten du hain zuzen, Urumea Batzordeak. Erakundeek eta herrietako zenbait eragilek osatzen dute Batzordea, eta hiru hilean behin elkartzen dira, nondik norakoak aztertu eta balorazioa egiteko. Azken bilera Hernanin egin berri dute, eta eman diren azken pausuak errepasatu zituzten.