Altzuetakoa, Gipuzkoako bigarren sagardo onena

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 5a, 02:00

Laugarren urtez jarraian azpitxapeldun geratu zen atzo Hernaniko Altzueta sagardotegia, Gipuzkoako XV. Sagardo Lehiaketan. Ez da nolanahiko marka Altzuetarena; izan ere, hamabost final jokatu dira, eta Altzuetak bederatzi aldiz lortu du finalerako pasea. Ibilbide horretan, sei aldiz lortu dute bigarren postua, eta behin hirugarrena. 

39tik 6 onenak, atzoko finalean
Finala Donostiako Gastro­no­miazko Euskal Anaiartean jokatu zen atzo eguerdian. Txapelketan hogeita hemere­tzi sagardotegik eman zuten izena, eta seik lortu zuten atzoko finalean egotea: Al­tzueta eta Akarregi hernaniarrek; eta Aburuza, Alorre­nea, Gaztañaga eta Izetak. Epai­mahaia Fraisoroko dastagunean ikasi eta diplomatu di­ren dastatzaileek osatu zuten, eta Gaztañagako sagardoari eman zioten onenaren saria, 74 punturekin. Altzueta bigarren izan zen 70 punturekin; eta Aburuza hirugarren, 65 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!