Dozenaka korrikalari gaur, Urdaburutik barrena

Kronika - Erredakzioa 2016ko eka. 5a, 02:00

San Antonio festen usaina na­bari da Ereñotzu aldean. Os­te­gunean hasiko dira ofizialki fes­tak, baina aurretik, gir­o­tze aldera, ekitaldi ugari ari dira iza­ten. Gaurkoan, doze­na­ka herritar bilduko dituen ho­rietako bat izango da jo­koan: Ereñotzuko Mendi Las­terketa. Seigarren edizioa izan­go da gaur­kooa, eta azken hi­ru ur­teetan bezala, Urda­bu­rutik ba­rrena egingo dute 12 kilome­troko buelta.  832 me­tro­­ko des­nibel metatua du las­terketak, eta antolatzaileen esa­netan, jaitsiera teknikoak izanagatik ere, edonork  egite­ko moduko lasterketa da.
Askok aurretik izena eman badute ere, animatzen denak gaur ere izango du aukera Ere­ñotzun; plazan eman ahal izang­o da, 09:30etan, 15 euroan. Goizeko 10:30etan hasiko da.

Umeen krosa, ere bai
5 eta 11 urte bitarteko neska-mu­tilek ere izango dute kilo­me­tro bateko krosean parte har­tzeko aukera. 10:00etan da eta ber­tara azaldu besterik ez dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!