Pelotazaleek huts egin ezin dezaketen partidu horietako bat jokatuko da gaur kiroldegian. Berria txapelketa izaten da urteko garrantzitsuenetako bat, eta gaurkoan, zorteak hala erabakita, bi faboritoak izango dira aurrez aurre: Doneztebeko Erreka eta Usurbileko Pagazpe. Final laurdenetako aurreneko kanporaketa izango da, eta 10:30etatik aurrera jokatuko da Kiroldegiko pelotalekuan.
Partiduak, mailaz maila
Kadetetan partidu ikusgarria espero da, maila honetako bi pelotari onenek elkarren kontra jokatuko baitute: Apezetxea eta Arangurenek. Partiduko klabea berriz, bi hauen bikoteak izango dira: Telletxea eta Iruretagoiena.
Jubenil mailan ere bi taldeek dituzte goi mailako pelotariak, baina kasu honetan Errekakoak dira faborito. Salaberria eta Exposito aurrelariek espektakulua ematea espero da; eta kasu honetan, diferentzia atzeko koadroetan egongo da: Mariezkurrena eta Aranberri izango dituzte bikote, hurrenez hurren.
Azkenik, seniorretan ere talde nafarra aterako da faborito. Bakaikoa proiekzio haundiko aurrelaria da, eta profesionalekin entrenatu ohi du askotan; Lasa bikotea berriz, Nafarroako azpitxapelduna da. Pagazpe taldeak baja asko ditu, eta Telletxea atzelaria fitxatu dute kanporaketa jokatzeko, nagusi mailan egun dagoen atzelari onenetakoa; bikote Quinoa izango du, banaka espezialista den pelotaria.